Dimanche 14 janvier 2007
Elkarrizketa Iratze Ormatza Imatzekin, Euskaldunon egunkariako langilea, Bizkaia gehiagorriko zuzentzailea, Ziburun, apirilaren 5a. Zure ustez zergatik egunkaria itxi dute ? Nire ustez itxi dute euskaraz idazten zalako eta egunkari zabala zalako antzez hartuten esan edo zalako iritziak. Bai eskuinako iritziak bai eskereko iritziak eta horexegatik. Euskaraz egiten zalako eta euskal herri osorako zalako, zazpi lurraldeak hartzen zituzten kontuan, horrexegatik. Gure kontra egiteko. Nola pasatu zen egunkariaren itxiera ? Gu joan ginen beharra, lan egitera asteazkenean ba pentsatuta hurrengo egunean zer egin behar gendun. Hurrengo egunean jakin gendun zelan sartu ziran poliziak eta guardia zibilak eredakzioetan itxi zituztela eredakzioak 10 atxilotu eta gu langileok egixe izan da ezin sinesturik egon ginan ostegun goizean alkarregaz berba egiten eta, ezin sinestu zer pasatu zan eta ordutik hanoa, langilei bizi modua aldatu egin zaigu erabat. Ni zuzentzaile nintzan eta eredakzioan egoten nintzan testua zuzentzen eta orain barriz banabil herririk herri herri batzordeak sortzen. Herri batzordeak dira plataforma batzuk herri bakoitzen egunkariari laguntzeko eta herritaren plataformak dira. Apurtxu bat uste dugulako egunkaria ez dala bakarrik enpresa bat. Egunkaria euskaldunon egunkaria zan, euskaldun guztion egunkaria zan eta uste dugu ez dala enpresa bat jabe batekin baizik eta denon egunkaria eta erasoa ez da izan bakarrik gurentzako baizik eta euskaldunon guztion kontrako eraso bat eta uste dugu hori erantzuteko beharra dugule eta horregaitik nabil herritik herri batzordeak sortzen, laguntzen sortzen eta sortutakoei edo hitzaldiak egiten edo egunkariari laguntza zuzena emateko zer egin ahal duten esaten. Alde horretatik izugarri aldatu zait bizimodua eta danon egia esanda hasieran izugarrizko kolpea ez genuelako uste holakorik pasako zala. Kriston mina hartu dugu. Euskal prentzaren etorkizuna nola ikusten duzu ? Nik uste dut etorkizuna hori begiratzeko antzera egin behar dugula eta ikusten dugu egunkaria ez dala izan lehenengoa aurretik egin egunkaria eta egin irratia itxi zituzten eta ardi belza be itxi zuten. Orduan, holako aurrekoak ikusita etorkizunean ere agian hori be gerta daiteke hamaitik hamar urtera edo berriro guztia gertatzea. Hala eta guztiz be, nik uste dut esaterako euskaldunon egunkariaren kasuan, herritaren laguntza eta herritaren babesa handia izan da, otsailaren 22an egin zan manifestazioan ikusi zan moduan. Jendea prest dago babesa emateko edozein alderdietako pertonak dira eta prest daude egunkariari laguntzeko.Nik uste dut horrek indara emango diola egunkari aurrera egiteko. Nik uste dut mehatxua hor egongo dala beti. Guk aurrera egiten dugunean gure kontra egingo digute. Esaterako, euskaldunon egunkaria kasuan, gu asmoa daukagu udan ateratzeko berriro ere euskaldun egunkari beste izen batean ateratzea eta hortik han aurrera izanen da egunkari sendo bat egunkaria izan zan moduan. Gaur egunero daukagu, egunkaria zahara eta beraren tartean egingo dugun egunkari bat da. Torturari buruz zer errango zenukeen ? Zoritxarez torturak ez ziren amaitu Franko hil zenean. Jarraitu egin dabe. Kartzelan dauden guztiak torturak izan dituzte. Bost egun inkomunikatuta egotea hori berez tortura bat da. Eta gero gainera han egiten dutena. Poltsarena, poltsa sartu buruan, arnasa ezin duzunean hartu, kendu. Ematen du ia hil egingo zarela. Gero flexioak, xutunik egoitea, ezin ezarri, ezin jan, ezin edan. Bost egun horretan egoten dira normalean lo egin barrik eta hori oso gogora da. Gero irainak, zure kontra, zure familiaren kontra, herriaren kontra eta hori salatu izan da dagoenez, ez da bakarrik pertsonaren kontra, batez ere euskal gobernuaren kontra. Hori ikusten da guztion kontrako gauza bat dala eta orain aste honetan 9 atxilotu egon dira hegoaldean eta horrek torturak jasango dabe. Gaur egun halakorik egon behar danik eta hori aurre egin behar zaio. Erik Dicharry
Par dicharry - Publié dans : udada
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Retour à l'accueil

Calendrier

Novembre 2009
L M M J V S D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
<< < > >>

Recherche

Créer un blog sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus